🎉 DISTRITO DAY I · Lehen urteurrena · Primer Aniversario

DISTRITO 6 de septiembre de 2026, 22:31

Datorren urriaren 2an, ostirala, DISTRITOren lehen urteurrena ospatuko dugu.

Entrenamenduz, aurrerapausoz, ohitura berriz eta elkarrekin bizitako unez betetako urtea izan da. Baina, batez ere, guztion artean komunitate bat eraikitzen igaro dugun urtea izan da.

Horregatik, elkarrekin ospatu nahi dugu, mugitzeko, elkartzeko eta gozatzeko arratsalde batekin.

📅 Eguna: 2026ko urriaren 2a, ostirala
🕔 Ordutegia: 17:30etatik 21:30era
📍 Elkargunea: DISTRITO Fitness Hub

EGITARAUA

17:30 · Elkargunea DISTRITOn
Gimnasioan elkartuko gara ibilbideak hasi aurretik.

17:30–19:30 · Bi ibilbide aukeran
🥾 Murumendi ibilbidea
Mendiaz gozatu eta ibilbide pixka bat zorrotzagoa egin nahi dutenentzat.
🚶 Herriz Herri ibilbidea
Lasaiago ibili, hitz egin eta konpainian gozatzeko aukera irisgarriagoa.

Bi aukera prestatu ditugu guztiok parte hartu eta erosoen sentitzen zareten ibilbidea aukeratu ahal izateko.

19:30–21:30 · Luntxa eta ospakizuna | Artzaienea Jatetxean
Ibilbideak amaitu ondoren, Artzaienea jatetxean elkartuko gara ospakizunarekin jarraitzeko:

• Ongietorria
• Diploma eta detaileen banaketa
• Zozketak
• Luntxa
• Musika eta komunitatean gozatzeko uneak

Gainera, parte-hartzaile guztiek DISTRITO DAY-rako bereziki sortutako edizio mugatuko kamiseta jasoko duzue opari.

IZEN-EMATEA

Parte hartzeko, sartu ondorengo estekan, bete izen-emate formularioa eta aukeratu nahi duzun ibilbidea.

👉 Eman izena hemen.

Volver a DISTRITO