UDA 2024 MAJORIN

Majori 5. Mai 2024 um 08:09

UDA 2024 MAJORIN

MAJORI KIROLDEGIAK sustatutako 'Majori Kirol Udalekuak' herri
eta bailarako txikienei zuzenduta egongo dira eta guztiek
Majoriko instalakuntzez eta gertu ditugun natur inguruneaz
baliatuko dira kirol ekintza erakargarriak landuz adin tarte
bereko haurrak elkarrekin harremantzeko.
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan aritutako haur eta
gaztetxoei zuzendutako udalekua da eta bertan, natura, kirola
eta aisialdia uztartzen dituzten ekintzek osatuko dute. Haur
Hezkuntzan aritutakoentzat MAJORIN JOLASEAN eta Lehen
Henkuntzan aritutakoentzat MAJORIN KIROLEAN programak
gabiltz lantzen opor garaiari era dibertigarrian hasiera emateko.
MAJORIN JOLASEAN ekintzari dagokionez, 2018 eta 2020 urte
artean jaiotako haurrentzat zuzendutako euskarazko udalekua
da; tailer, joko, eskulan, txango eta abarrekin.

    ● ESKULANAK
    ● MUSIKA (Dantza eta Abestea)
    ● IPUIN KONTAKETAK
    ● ANTZERKIA
    ● PSIKOMOTRIZITATEA
    ● IGERIKETA EKINTZAK
    ● NATUR INGURUNEAN JOLASTUZ IKASI
    ● PARKEAK

MAJORI KIROLEAN natura, kirola eta aisialdia uztartzen
dituzten ekintzek osatzen dute. 2012 eta 2017 urteen bitartean
jaiotako haurrei zuzenduta dago:

    ● TALDE JOLASAK
    ● LEHIAKETA JOKOAK
    ● JOLAS KOOPERATIBOAK
    ● NATUR INGURUNEAN JOLASTUZ IKASI
    ● ZIRKO EKINTZAK
    ● AKROSPORT
    ● HERRI KIROLAK
    ● ATLETISMOA
    ● BOLEIBOLA
    ● BADMINTONA
    ● IRRISTAKETA eta BIZIKLETA
    ● GORPUTZ ADIERAZPENA
    ● ORIENTAZIOA
    ● IGERIKETA EKINTZAK
    ● PLOGGING

Bi ekintza hauek 2012 eta 2020 urte artean jaiotako haurrei
zuzenduta daude eta lau txandatan banatuko dira: (klase
egunak amaitzen dituzten astean ere zerbitzua eskainiko da eta
eguneko prezioa egongo da).

  • DATAK:
      ○ EKAINAK 21 (egun honetan, eguneko tarifa egongo da)
      ○ EKAINAK 24-28
      ○ UZTAILAK 1-5
      ○ UZTAILAK 8-12
      ○ UZTAILAK 15-19
  • ORDUTEGIAK:
      ○ 8:00-9:00 ZAINTZA
      ○ 9:00-13:00 KIROL EKINTZAK
      ○ 13:00-14:30 BAZKARIA
  • IZEN EMATEA:
    • ○ Maiatzaren 6tik Maiatzaren 31ra (biak barne)

Bestalde, Uda 2024 kirol jarduera fisikoen programan izena
emateko epea ireki dugu. Maiatzaren 6tik 31ra bitartean egongo
da izena emateko aukera; ekintza hauek ekainaren 24tik
uztailaren 19ra bitartean burutuko dira.
Heldu, gazte eta haurrentzako eskaintza izango dugu.

  • HELDUENTZAKO JARDUERAK
      ○ Aerobik
      ○ Zumba
      ○ Ziklo Indoor
      ○ Entrenamendu Funtzionala
      ○ Majori Fit
      ○ GAP
      ○ Pilates
      ○ Igeriketa maila ezberdinak
      ○ Acuagym
  • GAZTEENTZAKO JARDUERAK
      ○ Danceflow
      ○ Tenis
      ○ Gazte Forman (aerobik-gap-tonifikazioa)
      ○ Gazte-Fit (indar, tonifikazio eta erresistentzia
      entrenamendua)
      ○ Gazte Ziklo
  • HAURRENTZAKO JARDUERAK
      ○ Igeriketa ikastaro intensiboak (maila ezberdinak) 3
      urtetik aurrera
      ○ Danceflow 5 urtetik gora
      ○ Tenis 5 urtetik gora

Aurtengoan, 2.seme alabaren eta familia diru sarreren araberako
deskontuak aplikatuko dira udalekuetako prezioan. Deskontuez
baliatzeko harreran bertan eman beharko duzue izena,
beharrezko dokumentuak aurkeztuz.

Uda 2024 Diptikoa

Uda 2024 Diptikoa UDALEKUAKDALEKUAK

Uda 2024 Diptikoa UDALEKUAK (HOBARIAK)UDALEKUAK (HOBARIAK)

Volver a Majori