EUSKARALDIA

UDC Txantrea KKE 5 mai 2025 à 20:44

Euskaraldiko 4. edizioa udaberrian izango da: maiatzaren 15etik 25era. UDC TXANTREA KKEk entitate moduan eman du izena.

Eta mezu honen bidez, zu ere Euskaraldian parte hartzera animatu nahi zaitugu, belarriprest edo ahobizi izanda!

Euskaraldia ariketa sozial bat da: euskararen erabilera biderkatzea helburu duena. Hizkuntza ohiturak aldatzea du xede, euskararen erabilera hauspotu eta indartuz. Horretarako, gakoa da gutako bakoitzaren parte hartzea. Izan ere, euskaraz hitz eginez, batak bestea mugitu egiten du, eta besteak bata, hizkuntza inertziak eraldatuz.

EMAN IZENA EUSKARALDIAN!

https://izenematea.euskaraldia.eus/

https://youtu.be/ktRQWPGuIu0

Volver a UDC Txantrea KKE